Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua

Azken eguneratzea: 2009/10/12

Ereduzko Prosa Dinamikoa, aplikazio berria
Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD) 2001tik 2007ra osatutako Ereduzko Prosa Gaur (EPG) corpusak ematen duen informazioa osatzera dator. Hala ere, haren parean, badu bereizgarri funtsezko bat: corpusa urtez urte aldatuz joango da. Une-unean erabiltzen den prosaren ispilu izan nahi luke tresna honek. Informazio zabalagoa jasotzeko, jo EPDko orrialdera.