Jesus Mari Makazaga — doktoretza tesiaren defentsa
Euskara Institutuko kide den Jesus Mari Makazaga irakasleak bere doktoretza tesiaren defentsa egin zuen. Makazagak kalifikazio gorena eskuratu zuen defentsa egin ondoren. Epaimahaia honako irakasle hauek osatzen zuten: Patxi Goenaga (EHU, mahaiburu), Miren Azkarate (EHU, idazkari), Beñat Oiartzabal (CNRS), Charles Bidegain (Pauko unibertsitatea eta Orreaga Ibarra (UPNA), kideak. Tesiaren zuzendaria Pello Salaburu izan da.